Matematikan, integrala adierazteko ∫ sinboloa edo ikurra erabiltzen da.
Integral mugagabeen notazio modernoa Leibnizek ezarri zuen 1675. urtean.[1][2] Summa adierazteko (latinez, "batuketa" edo "guztira"), "∫", integralaren sinboloa sortu zuen S luzanga hizkia erabiliz. Integral mugatuaren notazio modernoa, integralaren sinboloan beheko eta goiko borneak dituena, Joseph Fourierek erabili zuen lehenengo aldiz Frantziako Akademiaren Mémoires lanean, 1819–20 inguruan; lan hori bere 1822ko[3][4] liburuan berrargitaratu zuen.
Arabiera modernoaren matematika-notazioan, eskuinetik ezkerrera idazten denez gero, integralaren sinbolo alderantzikatua [5] erabiltzen dute.
∫ sinboloa U+222B da Unicode kodean, \int
LaTeX kodean. HTML kodean, honela idazten da: ∫
(idazkera hamaseitar), ∫
(idazkera hamartar) eta ∫
.
∫ sinboloa hizkuntzalaritzako ʃ sinboloaren oso antzekoa da, baina ez ditugu nahasi behar.
Honako sinbolo hauek zerikusia dute: ∬ (integral bikoitza, U+222C), ∭ (integral hirukoitza, U+222D), ∮ (inguru-integrala, U+222E), ∯ (gainazal-integrala, U+222F), eta ∰ (bolumen-integrala, U+2230).
Sinboloa
|
Izena | Esanahia | Adibideak |
---|---|---|---|
Ahoskera | |||
Adarra | |||
∫
|
Integrala | (f funtzioaren integral mugatua a-tik b-ra) «integral efe ixa diferentzial ixa, a-tik be-ra» (f funtzioaren integral mugagabea , eta f-ren jatorrizko funtzio bat adierazten du) «integral efe ixa diferentzial ixa» |
|
«Integral ... diferentzial ... (...(e)tik ...(e)ra)» | |||
Analisi matematikoa |